astelehena, martxoa 25, 2019


JERTE ESKUALDEA..

 GURE ETXETXOKIN BIDEAN ZEHAR POLIKI POLIKI 
Hemen gaude, Jertera ailegatzen. Dani euforikoa dago auto-k gidatzen.
Eguerdiko 12tik bidaiatzen ari gera...


🤔 printzipioz, txoferra, Dani, nekatzerakoan, gelditu behar genuen lo egitera...
El Barco de Ávilaren Valdecornejako gaztelua pasatu dugu bazterratik...




 Tornavacaseko mendatean gaude. Ihatsun 600km. egin ditugu mantso, gure autokarabanakin laisterrago ezin baita; eta oraindik ez da nekatu!😊 Beraz, gaur ailetuko gera gure helmugara?
Ailetu gera, ailetu Jerte Eskualdeko kanpinera!... afaldu eta lotara gustura!          
 
26/03:
GOIZEAN

  JERTE ESKUALDEAREN ZATI BAT MOTOAN 

                     
  


           Valle del Jerte 🏍

Etxetxoan gustura deskanstu eta gosaldu ondotik! moton ibiltzera goaz...gure gisara, ttir ttir.. mantso ere... Dani, motoa seguridadekin gidatzen ikasten,eta ni, ezker eskuinera begira, paisai ederra dastatzen,,,


 moto ausarta! 

 Tormantos mendikatearen adar batean kokatua dagoen Valdastillas herri txikira ailegatu gera...Hortik, ezkerraldeko bidaxka batetik sartu eta Caozoren urjauzira, kartelak dioen bezala, sartu gera, eta,..xarmangarria!
 


                           



EGUERDIAN / AL MEDIODÍA: 
Eskualdeko beheko aldera itzuli eta bazkaltzera gelditu gera Navaconcejoko karrika nagusian dagoen jatetxe batean. Nahiko azkar serbitu digute eta gustura bazkaldu dugu.. 
 Kanpinera ailegatu, eta, siesta ttiki bat!
 
ARRATSALDEAN / POR LA TARDE: 
Arratsaldean, eguraldi bikaina egiten baitu, oinez🚶🚶 joan gera Jertera, kanping gaineko bide batean barna, eta hau  topatu dugu!
 Eskualdeko paisai ikusgarriak, gereziondoak loratzeko atal desberdinetan... gure pareko mendi-mazela gereziondo xuriaz betia...Ikaragarria!
 

topa!! txin txin!!

Eta, kanpinera itzuli gera oinez errepidetik. Berriz zoragarri hauekin topatu gera, eta beregana itzeki gera! Jiji😜
Afaldu, sobremesa ttikia eta lotara!






27/03:
Nik egindako bizkotxo goxoa, tostadak, aleak, laranjan zukua, eta kafesne beroa ederki gosaldu dugu!😏
 Hainbertzeko energia sartuz gero, bagoaz mendira ttipi ttapa,..Cáceres probintziko paisai zoragarri batzuk begiztatzera..😛🛤🚶🚶
 Infernuko mendi-zintzurreko Natur-Erreserbaren interpretazio gunetik ateri gera Pilones aldera, eta hain ongi pentsatutako kartela topatu dugu!





 Pilones-Zubi Berria-Interpretazio zentroaren bidexenda egin nahi dugu..bertze kartela horretan Pilonesena erraten duenaren gutti gora behera..
 

   09:44h  Bide zoragarri hau segitzen dugu, harizti  majiko barrenean; bere adarren tartean, haitz ederrak eta bere hostotz babesgarrian onartzen gaitu, gure pausoa lasaia izan dadin, ingurugiroaz gozatzen...



09:55h
Chorrero de La Virgenen begiratokira ailegatu gera, eta bertatik inguruko mendiak ikus ditzakegu, eta baita itzalpean atseden hartu nahiz gero ere...


                                                                         
10:18h
Begiratokia eskuinean utzi eta xenda zabal batetik segitzen gera, errekan asotsa une guzitan gure eskuineko aldian adituz, baita batzutan ura ikusiz.. Handik pixka batera, ailegatu gera Pilonesetara! Errekan sortutako piszina naturalak! Ur gardenaren putzuak! errekak hondoa higatzen joanez utzi dizkigu gure begietara miresgarri diren irudiak...




       

 



Erreka gotti segitu gera, paisai ederra hauek argazki eta bideotan ateratzeko; zenbait putzutan Danik probatu nahi du goprokin urazpian, ea ze ateratzen dennn...😏



arrantzan?
11:25h
Putzuak erabat utzi eta Zubi Berrira doaien xendan kartela segitu dugu , gotti aldera doaiena..





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina